Teknologia -
Microsoft
Outlook.com: Hotmail berria
Hotmail erabiltzaile gehien dituen posta elektronikoko zerbitzua da oraindik: 325 milioi lagunek erabiltzen dute. Nahi dutenek beren helbideetan “@hotmail.com” luzapena izaten jarraitu ahalko dute.
Erredakzioa
Microsoft enpresak Hotmail zerbitzua birdiseinatutako Outlook berrian bihurtu eta @hotmail.com helbideak emateari utziko dio, orain arteko posta elektronikoko zerbitzu garrantzitsuenaren mailakako desagertze prozesuaren baitan.
Hurrengo hilabeteetan, Outlook berria probatu nahi duten galdetuko diete Hotmaileko erabiltzaileei, plataforma berriak Gmail Googleren posta sistemaren antzeko zerbitzu sinpleago bat aurkeztu baitu.
Nahi dutenek @hotmail.com mantendu ahal izango dute beren helbideetan, baina helburua 1996an aurkeztu zuten posta elektronikoko zerbitzua apurka desagertzen joatea da, Outlook berriaren mesedetan. Dena den, Microsoftek ez du trantsizio hori guztiz noiz bukatuko den argitu.
“Esperientzia moderno bat izateko sortu dugu email zerbitzu berri hau”, esan du Crish Jones Hotmailen arduraduna den Windows Liveko zuzendariak.
Sare sozialak
Bere beteranotasunari esker, Hotmail erabiltzaile gehien dituen posta elektronikoko zerbitzua da oraindik: 325 milioi lagunek erabiltzen dute. Nahi dutenek beren helbideetan “@hotmail.com” luzapena izaten jarraitu ahalko dute.
Beste hainbat berrikuntzaren artean, Outlook berriak Facebook, Twitter eta Skype sare sozialak erabiltzen ditu.