Teknologia -
AGENTZIA GIPUZKOARRA
Overalia euskal enpresak Googlerentzat egingo du lan
Google Analytics aplikazioaren barruan dago, sareko marketin kanpainak indartzeko balio du.
Erredakzioa
Overalia, aholkularitza gipuzkoarra, “on line” marketinan espezializatua da, eta Googlek berarentzako lan egiteko aukeratu du, web azterketa egin dezan. Hala jakinarazi du erraldoiak komunikatu batean.
Google Website Optimizer erremintaren barruan lan egiteko Googlek zertifikazioa berritu egin dio Overaliari.
Overaliak zehaztu du, eurena, Google Analyticsen barruan dagoen aplikazio bat dela, erabiltzaileen webguneko edukiak optimizatzen dituena. Webean egiten den marketina indartzen du.
Bost enpresa espainolek bakarrik, tartean Overalia euskaldunak, lortu dute Googlen agiria. Google Website Optimizer dohaineko erremintaren azterketa bat gaindituta lortu du agiria Overaliak. Googlek kide guztiei egin die proba, erraldoiarekin batera lan egiten jarraituko duten erabakitzeko edo ez.