Teknologia -
Gailu berria
Applek iPhone 5 aurkeztuko du gaur
Zurrumurruen arabera, iPhone 5 berriak lau berritasun nagusi izango ditu: pantaila handiagoa, kargatzeko konektore txikiagoa eta NFC eta LTE teknologiak.
Erredakzioa
Apple konpainiak urteroko ekitaldi publikoa egingo du gaur, eta, teknologia enpresek uste dutenaren arabera, iPhone gailuaren bertsio berria (iPhone 5) aurkeztuko du.
Zurrumurruen arabera, iPhone berriak pantaila handiagoa, kargatzeko konektore txikiagoa eta NFC eta LTE teknologiak izango ditu.
Gainera, baliteke iPhone 5ek diseinu berria izatea; adituen aburuz, meheagoa izango da eta pantaila handiagoa izango du, gutxienez, 4 hazbetekoa.
LTE (4G) teknologiari esker, gailu berriak Interneteko abiadura handiko konexioa izango du. Applek iPad berrian ere jarri zuen.
Sakelako telefonoarekin ordaintzeko teknologiaren arrakasta dela era, Appleren iPhone 5ek NFC (Near Field Communication) teknologia ere izango duela uste dute askok.
Gainera, iPhone berriak iOS 6 sistema eragile berria izango du, baita, Applek Google Maps erabiltzeari utzi ostean, mapa sistema berria eta Siri sistema ere.
iPhone 5ek nanosim txartela izango duela eta hori % 40 txikiagoa izango dela argitaratu du The Guardian egunkariak.
Appleren telefono berria irailaren 21ean kaleratuko dutela iragarri dute hainbat hedabidetan.
Apple konpainiak urteroko ekitaldi publikoa egingo du gaur, eta, teknologia enpresek uste dutenaren arabera, iPhone gailuaren bertsio berria (iPhone 5) aurkeztuko du.Zurrumurruen arabera, iPhone berriak pantaila handiagoa, kargatzeko konektore txikiagoa eta NFC eta LTE teknologiak izango ditu.Gainera, baliteke iPhone 5ek diseinu berria izatea; adituen aburuz, meheagoa izango da eta pantaila handiagoa izango du, gutxienez, 4 hazbetekoa.LTE (4G) teknologiari esker, gailu berriak Interneteko abiadura handiko konexioa izango du. Applek iPad berrian ere jarri zuen.Sakelako telefonoarekin ordaintzeko teknologiaren arrakasta dela era, Appleren iPhone 5ek NFC (Near Field Communication) teknologia ere izango duela uste dute askok.Gainera, iPhone berriak iOS 6 sistema eragile berria izango du, baita, Applek Google Maps erabiltzeari utzi ostean, mapa sistema berria eta Siri sistema ere.iPhone 5ek nanosim txartela izango duela eta hori % 40 txikiagoa izango dela argitaratu du The Guardian egunkariak.Appleren telefono berria irailaren 21ean kaleratuko dutela iragarri dute hainbat hedabidetan.