Teknologia -
Iruzurrak Interneten
Erabiltzaileen % 75ek lan eskaintza faltsuak jaso dituzte Interneten
Internauten Elkarteak email-kateak ez berbidaltzeko dei egin du, birusak hedatzeko edota informazioa osteko erabili ohi baitira.
Erredakzioa
Interneteko erabiltzaileen % 90ek informazio faltsua edo oinarririk gabekoa irakurri dute Interneten, sareko iruzurrei eta gezurrei buruz Internauten Elkarteak egindako hirugarren ikerketaren arabera.
Txosten horren esanetan, Interneteko gezur gehienak honako gaiei buruzkoak dira: osasuna eta elikagaiak (% 32,5), teknologia (% 13) eta ekonomia (% 11).
Lan merkatuari buruzko gezurrak ugaritu egin dira azkenaldian, eta, horren haritik, espainiarren % 75ek lan eskaintza faltsuak jaso dituzte posta elektronikoan.
Email-kateak
Internauten Elkarteak kalkulatu duenez, erabiltzaileen % 97,29k email-kateren bat jaso dute inoiz.
"Erabiltzaile gehienek badakite informazio faltsuak eta egiazkoak ezberdintzen, baina, praktikan, askok email-kateak berbidaltzen jarraitzen dute, badaezpada", ohartarazi du Victor Domingo elkarteko presidenteak.
Birusak eta iruzurrak
Aipatu kate horiek ordenagailuan "birus informatikoak" sartzeko edota adiskideei buruzko informazioa osteko erabili ohi dira.
"Informazio fidagarria ez duen mezu elektroniko bat jasotzen badugu, zentzuzkoena ezabatzea da. Irekitzen badugu, esteka bat sakatzen badugu edota gainerako adiskideei bidaltzen badiegu, birus bat hedatzeko arriskuan egongo gara, eta baliteke software horrek informazio pertsonala ostea, bankuaren datuak, kasu", azaldu du Ofelia Tejerina Internauten Elkarteko abokatuak.
Interneteko erabiltzaileen % 90ek informazio faltsua edo oinarririk gabekoa irakurri dute Interneten, sareko iruzurrei eta gezurrei buruz Internauten Elkarteak egindako hirugarren ikerketaren arabera.Txosten horren esanetan, Interneteko gezur gehienak honako gaiei buruzkoak dira: osasuna eta elikagaiak (% 32,5), teknologia (% 13) eta ekonomia (% 11).Lan merkatuari buruzko gezurrak ugaritu egin dira azkenaldian, eta, horren haritik, espainiarren % 75ek lan eskaintza faltsuak jaso dituzte posta elektronikoan.Email-kateakInternauten Elkarteak kalkulatu duenez, erabiltzaileen % 97,29k email-kateren bat jaso dute inoiz."Erabiltzaile gehienek badakite informazio faltsuak eta egiazkoak ezberdintzen, baina, praktikan, askok email-kateak berbidaltzen jarraitzen dute, badaezpada", ohartarazi du Victor Domingo elkarteko presidenteak.Birusak eta iruzurrakAipatu kate horiek ordenagailuan "birus informatikoak" sartzeko edota adiskideei buruzko informazioa osteko erabili ohi dira."Informazio fidagarria ez duen mezu elektroniko bat jasotzen badugu, zentzuzkoena ezabatzea da. Irekitzen badugu, esteka bat sakatzen badugu edota gainerako adiskideei bidaltzen badiegu, birus bat hedatzeko arriskuan egongo gara, eta baliteke software horrek informazio pertsonala ostea, bankuaren datuak, kasu", azaldu du Ofelia Tejerina Internauten Elkarteko abokatuak.