Teknologia -

Ikasgai guztiak biltzeko

Eskolarako liburu elektronikoa garatu dute EHUko hainbat ikaslek

Bi pantaila ditu, eta Interneten nabigatu, apunteak hartu eta ikasgai guztietako materiala biltzeko aukera ematen du. Think Big 2012 enpresa-ideien lehiaketako bigarren saria lortu dute.

Liburu elektronikoa (artxiboko irudia)
Liburu elektronikoa eskolan: Bi pantailadun liburu elektroniko berria asmatu dute EHUko hainbat ikas
Eskolako lehenengo liburu elektronikoa diseinatu dute EHUko 6 ikaslek

01:14

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EHU Euskal Herriko Unibertsitateko ikasle talde batek hezkuntzan erabiltzeko liburu elektronikoa garatu du. A4 tamainako bi ukimen-pantaila ditu gailuak, eta, horiei esker, Interneten nabigatu eta, aldi berean, apunteak hartzeko aukera eskaintzen du.

Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko sei ikaslek garatu dute proiektua, eta, horri esker, Think Big 2012 enpresa-ideien lehiaketako bigarren saria lortu dute.

Nayra Alonso sortzaileetako batek azaldu duenez, aurrerapausoa da osasun zein gastu aldetik. Alonsok azaldu duenez, gailuari esker, ikasleek ez dute zertan liburu guztiak egunero soinean eraman. Halaber, gurasoentzat ere merkeagoa izango da, behin erosi beharko dutelako.

Guztira, 300 euroko prezioa izango luke (gailuarekin batera, kargagailua, entzungailua, 'arkatz elektronikoa', micro SD 32GB txartela eta produktua abiatzeko klabea jasoko lukete).

Nabigatzerako orduan segurtasuna eskainiko die irakasleei, edukiak aukeratu ahal izango dituztelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea