Teknologia -

Eskandalua

Facebookek milaka mezu pribatu argitaratu ditu akats baten ondorioz

FACUA kontsumitzaileen elkarteak sare sozialaren aurkako salaketa jarriko du, segurtasuneko zuloa “eskandalua” izan dela uste duelako.

Facebookek milaka mezu pribatu argitaratu ditu, akats baten ondorioz. EITB
Facebookek milaka mezu pribatu argitaratu ditu, akats baten ondorioz.
Facebookek milaka mezu pribatu argitaratu ditu, akats baten ondorioz. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FACUA kontsumitzaileen elkarteak Datuen Babesaren Espainiako Agentziaren aurrean Facebook sare soziala salatuko duela esan du astearte honetan, segurtasunean zuloa (milaka erabiltzaileren arteko mezu pribatuak euren hormetan erakutsi dituzte) “iskanbilatsua” izan duela uste duelako.

FACUAk azaldu duenez, “Metro” Frantziako egunkariak gaur identifikatu du akatsa. Dirudienez, oraindik ez dute zehaztu zenbat pertsonari eragin dien horrek, baina Espainiako erabiltzaileei ere eragin diela azaldu du.

Elkartearen hitzetan, “AEBetako multinazionalaren benetako eskandalua izan da, eta kalteak izan dituzten erabiltzaileen pribatutasuna era larrian konprometitu du”. Asteartean salatuko du Facebook Datuen Babesaren Espainiako Agentziaren aurrean.

Sare sozialak erabiltzaileei azalpenak ematea eta segurtasun akats "larri" hau noraino heldu den eta zergatik islatzea espero du FACUAk.

FACUAren arabera, akats honek 2007, 2008 eta 2009 urteetan izandako mezu pribatuei eragin die, eta erabiltzaileak beregan eraginik izan ote duen jakiteko “urtez urte euren lagunek ‘X lagunak zure horman argitaratu’ du mezuan begiratu beharra dauka”.

Jasotako mezuak ezabatzeko, azkarragoa da kontuaren pribatutasun konfigurazioa aldatzea, horman azaltzen direnak horren jabeak soilik ikusi ahal izateko; nolanahi ere, “kaltetuek banan-banan ezabatu behar izango dituzte bidalitako mezuak”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea