Teknologia -

Disko konpaktua

Soinu digitala etxera iristea ahalbidetu zuen CDak 30 urte bete ditu

Disko konpaktuen lehen musika erreproduzitzaileak 7,6 kilo pisatzen zituen. CDak biniloa bildumagileen material bilakatzea ekarri zuen.

CDak.
CDak.
CDak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CDak, disko konpaktuak, biniloa alde batera uztea eta bildumagileen material bilakatzea ekarri zuen. 30 urte bete ditu Sony eta Philips etxeek etxeek iraultza digitala soinuaren mundura eraman zutenetik.

1982. urteko urriaren 1ean, disko konpaktuen lehen musika erreproduzitzailea merkaturatu zen Japonian. 160.000 yen balio zituen (1.680 euro) eta 7,6 kilo pisatzen zituen.

Horrekin batera, musika estilo ezberdineko 50 CD atera zituzten, besteak beste, Mozart, Beethoven, Simon&Garfunkel, Julio Iglesias eta Billy Joel. Azken honen "52nd Street" euskarri horretan argitaratu zen lehen diskotzat hartu izan da. Ordura artea LP-ak eta kaseteak ziren nagusi. Ideia 1979an prestatzen hasi zen, Sony eta Philips enpresek audio digitala etxeetara eramateko elkarlanean hasi zirenean.

Bien arteko akordioak 1982an Japonian, Shizuoka probintzian, CD-en lehen produkzio lerroa egitea ahalbidetu zuen, sei hilabeteren buruan euskarria mundu osoan aurkezteko asmoz, nahiz eta ez zuten inondik inora etorkizunean izango zuen arrakasta espero. Disko berria eramanerraza izatea nahi zuten. Horregatik, Asian, Europan eta Ameriketan jaken patriken tamaina aztertu zuten, eta ondorioz, 12 zentimetroko CD-a bertan kabitzen zela berretsi zuten. Disko txikiak arrakasta itzela lortu zuen eta 1984. urterako lehen CD musika erreproduzitzaile eramangarria atera zuten, "discman" izenekoa. Bi urte geroago, disko konpaktuen urteko produkzioa 45 milioikoa zen, biniloena baino askoz handiagoa. 2007 urterako 200.000 milioi CD saldu ziren. Hala ere, ordurako beste euskarri batzuk gailentzen ari ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea