Teknologia -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: DeepSeek, greba Haurreskolak Partzuergoan eta Jaurlaritzaren eta Guardianen arteko bilera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

DeepSeek. Argazkia: EFE
DeepSeek
DeepSeek. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko urtarrilaren 28an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- DeepSeek: Txinak sortutako adimen artifizialeko aplikazioak (DeepSeek), ChatGPT estatubatuarraren parekoa denak, lurrikara eragin du Ameriketako Estatu Batuetako burtsetan, herrialdeko konpainia teknologikoen kaltetan. Adimen artifizialeko laguntzaile txinatarrak kode irekia du, eta doakoa da. Garatzeko sei milioi euro "bakarrik" bideratu dituzte; lehiakideek, 100-1.000 milioi. Adimen artifizialeko aplikazio deskargatuena bilakatu da.

- Greba Haurreskolak Partzuergoan: LABek, Steilasek, ELAk eta CCOOk deituta, EAEko hezkuntza publikoko Haurreskolen Partzuergoko langileek greba egingo dute gaur eta bihar, urtarrilaren 28an eta 29an, "Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita!" lelopean. EAEko hezkuntza publikoaren sektorean deituta dauden 12 greba egunetako hirugarrena eta laugarrena dira.

- Bilera: Eusko Jaurlaritza - Guardian Glass: Eusko Jaurlaritzak eta Guardian Glassen Laudioko zuzendaritzak bilera dute gaur, konponbideak aztertzeko, eta Eusko Jaurlaritzak enpresari eskatu dio "ez dezala hartu fabrikaren jardueraren etorkizuna hipotekatu dezakeen erabakirik bilera egin aurretik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia Nazioarteko berriak LOMLOE hezkuntza legea Gaurko albisteak Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Ameriketako Estatu Batuak albisteak Grebak Txina albisteak Lana azken orduko albisteak Laudioko albisteak Ekonomia albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hezkuntza Enpresen albisteak Lan gatazkak Irakasleen albisteak gaur Inteligentzia artifiziala albisteak gaur Aiarako kuadrilla