Teknologia -
Auzitegietan
Mark Zuckerbergi iruzur egiten saiatzea egotzita atxilotu dute
Facebookeko presidenteari iruzur egiteko hainbat milioi dolarreko dokumentuak faltsutzeagatik posta-iruzurra leporatu diote Paul Cegliari.
Erredakzioa
New Yorkeko gizon bat atxilotu dute, Mark Zuckerbergi eta Facebok sare sozialari iruzur egiten saiatzea egotzita. Atxilotuak Facebooken partehartze bat erreklamatzeko salaketa jarri zuen.
Facebookeko presidenteari iruzur egiteko hainbat milioi dolarreko dokumentuak faltsutzeagatik posta-iruzurra leporatu diote Paul Cegliari (39 urte).
2010ean sare soziala eta Zuckerberg salatu zituen Cegliak. 2003an sinatu zuten kontratu baten arabera Facebooken partehartzea izan behar zuela erreklamatzeko. Akusazioen arabera, Zuckerbergek StreetFax.com konpainiarentzako programazio lan bat egin zuen.
Martxoan, Zukerbergen abokatuek Zuckerbergek jasotako mezuak aurkeztu zituzten, Cegliaren erreklamazioak faltsuak zirela erakusteko, eta adituek Cegliak testu horiek Word dokumentu batean idatzi zituela frogatu zuten.
Ostiralean atxilotu zuten Ceglia. Epaileak 21.000 dolarreko (16.228 euro) fidantza jarri zuen eta astelehen eguerdira arte mantenduko du. Leporatutako kargu bakoitzak 20 urteko kartzela zigorra du.