Mundua
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Bestalde, Estatu Batuek Israelek Rafah ez inbaditzea espero dute, Washingtonen egindako bileretan "alternatibak" planteatu arte behintzat.
Gizartea
Agencias | EITB Media
15 urteko gazte bat hil da Tarragonako hondartza batean, "zuhurtziagabekeria" baten ondorioz, baita erreskatatzera abiatu den gizona ere. Asturiasen, gizon bat eta emakume bat uretara erori dira olatuengatik.
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
Nelson depresioak 4 metro inguruko olatuak utzi ditu Ostegun Santu arratsaldean
Kostaldean abisu horia aktibatuta dago gauerdira arte, olatu altuengatik. Gainera, 110 km/h-tik gorako haize boladak neurtu dira.
albisteak
Euriak aldaketa ugari eragin ditu Euskal Herriko hainbat prozesiotan
Eguraldi txarraren ondorioz, Bilboko prozesio ezagunenetako baten ibilbidea murriztu behar izan dute, Afari Santuarena. Balmasedan, Pausuen Prozesioa bertan behera utzi behar izan dute. Seguran, ordea, nazaretarren prozesioa egin ahal izan dute.
Gizartea
Agentziak | EITB MEDIA
Delitu konbentzionalen artean, oro har Euskadin urte arteko % 1,1 jaitsi zirenak, deigarria da sexu-askatasunaren aurkako delituen hazkundea ( % 9). Mota horretako delituak % 30,2 igo ziren Nafarroan, 321 izatetik 418 izatera igaro baitziren.
Azken 16 urtean, ia bikoiztu da 100 urtetik gorako pertsonen kopurua, eta gehienak emakumeak dira
XABI CASADO | AMAIA LAUZIRIKA | MIKEL DOMINGUEZ | EITB MEDIA
Maria Teresa Larrañaga gipuzkoarra eta Sabina Martinez de Ilarduya arabarra 100 urtetik gorako emakumeak dira. Mende bat baino gehiagoko adina dutenen artean, % 86 emakumeak dira Hego Euskal Herrian.
Politika
Agentziak | EiTB Media
Halaber, mundu osoan zehar barreiatutako abertzaleak Aberri Eguna ospatzera eta balkoietan ikurrinak jartzera animatu ditu.
Politika
Agentziak | EITB Media
Orain Errepublikak izenpean aurkeztuko dira lau indarrak ekaineko bozetan. Duela lau urte formula berarekin egin zuten euskaldunek, katalanek eta galiziarrek, baina oraingoan balearrak batuko zaizkie. Pernando Barrenaren ustez, "ultraeskuinari aurre egiteko" tresna izango da koalizioa.
kirolak
Juanma Garate, Itzuliko lehen etapari buruz: ''Erlojupeko ikusgarria izango da''
ALFONSO ARROIO | EITB MEDIA
Juanma Garate irundarrak, Education-Easypost EFko zuzendariak, datorren astelehenean, apirilaren 1ean, 2024ko Itzuliari hasiera emango dion 10 kilometroko erlojupekoa aztertu du EITBrentzat.
Julen Martija, Nafarroa Arenan finala jokatzeko irrikan
Julen Martijak Binakako bi txapel irabazi ditu dagoeneko, eta horietako bat, gainera, Jokin Altunarekin bikotea osatuta. Igandekoa bere hirugarren finala izango da modalitate horretan, Nafaroa Arenan jokatuko duen lehendabizikoa. Gainera, Jose Javier Zabaleta atzelariari egin beharko dio aurre.
Julen eta Ane Martija, pilota eta musika uztartzen dituzten neba-arrebak
ELENA AZPEITIA | EITB MEDIA
Julen Martija pilotaria izateaz gain, musikaria ere bada, pianoa jotzen baitu. Haren arreba kantaria da, eta pilota partida baten izandako pasartea izan du oinarri abesti bat osatzeko, nebarekin batera jotzen duena.
Futbola
EITB MEDIA
Andaluziako taldea, txapelketa amaitzeko bederatzi partida gelditzen direla, hamabosgarren dabil F Ligan, alegia, jaitsiera postuan da; beraz, Joseba Agirreren helburua da Betisek mailari eustea.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
EITB MEDIA
Luis Garcia Plaza entrenatzailearen konfiantza du Alaveseko jokalariak. Javi Lopezek espero du bere taldeak garaipena eskuratzea, igandean (18:30ean), Mendizorrotzan jokatuko duten derbi garrantzitsuan.
Txirrindularitza
Txirrindularitza
Artea
N. V. | EITB Media
Erlazionatutako edukiak:
Artista New Yorken hil da, 85 urte zituela, pneumonia baten ondorioz. Haren obra monumentalak herdoilak janak ematen duten Corten altzairuzko paretak ditu ikur, eta, besteak beste, Bilbon, Donostian eta Gasteizen daude horren aleak ikusgai.
Bilbao BBK Live 2024
N. V. | EITB Media
Grace Jones, Air, Slowdive eta Los Planetas gehitu dituzte taldeen zerrendara. Massive Attack eta The Prodigy izango dira ostiraleko buruak, Grace Jones eta Underworld ostiralekoak eta Arcade Fire eta Jungle larunbatekoak.
Erlazionatutako edukiak: