Nafarroan, apirilaren 18an aztertuko dute Yolanda Barcinaren kontrako zentsura mozioa. Azkenean, Sanz presidentearen azalpenak ez dira Parlamentuan entzungo. Bertan behera utzi du agerraldia, epaitegiek eroskeria eta prebarikazio delituengatik inputatu eta gero.