Mandelaren azken irudiak polemika handia piztu dute Hegoafrikan
2010etik telebistan atera gabe egon ostean, presidente ohiaren irudiak emititu dituzte. Irudiotan ahul, nahasita eta deseroso ageri da Mandela kameren aurrean. Egungo presidente Jacob Zuma bisitan joan zitzaioneko irudiak dira.