Duna batek 500 lagun utzi ditu inkomunikatuta, Tarifan
Levanteko haize bortitzek harea asko mugitu zuten atzo eta errepideetako bat erabat estali zen. Ingurua erabat inkomunikatuta geratu zen zenbait orduz eta hareak auto asko harrapatu zituen azpian.