Mendian segurtasuna hobetzea nahi dute Jaurlaritzak eta mendi federazioak
Horretarako, 90.000 orri banatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan maiatzetik aurrera. Mendi magaletan banatuko dira aholkuak. Azken 15 urteetan bikoiztu egin dira mendian egiten diren erreskateak.