Kalean bizi direnen egoera salatzeko protesta egin dute Bilbon
Hainbat elkartek hutsik dauden etxeak aprobetxatzeko eskatu dute eta herritar guztiek Etxebiden sartzeko aukera ere izan dezaten aldarrikatu dute. Aurten dagoeneko 3 lagun hil dira Bilbon eta iaz, 8.