Bilbon jaio nintzen 1972ko abuztuaren 30ean. Kazetaritzan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, 1999ko udan heldu nintzen EiTBra, eta orduz geroztik ETBko Eguraldia saioa aurkezten dut. Eguraldiko aurkezlea izateak beste zenbait saiotan parte hartzea ahalbidetu dit. Besteak beste, "Planeta Azul", "Convivir con el riesgo" edo "Inundaciones 20 años después" eta "Catástrofe del Prestige" bezalako saio bereziak aurkezteko aukera izan dut.
Gainera, bi denboraldi egin ditut "Surf in Euskadi" saioa aurkezten, eta hiru denboraldi, berriz, Canal Vasco-ko "Noticias para América" saioa aurkezten. Eguraldia aurkezteaz gain egin dudan azken apustua “Implicada” saioa aurkeztea izan da. Saioan une gogorrak bizi izan ditut, baina, era berean, esperientzia oso positiboa izan da.
Egun, eguraldiaren iragarpenean murgiltzen naiz egunero, eta profesional handiak ditut nire inguruan. Hori dela eta, egunero gauza berriak ikasten jarraitzen dut.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa