Xabi Casado
Xabi Casado

Bermeotar peto-petoa eta 89ko urrian sortua, Euskal Herrian izan zen azken hamarkadetako lehorterik handienaren hasieran jaio nintzen.

Oraindik gogoan dut gaztetxua nintzela, ama Gotzonek eta amuma Angelitak nire amaigabeko dutxetatik ateratzen nintzen bakoitzean esaten zidatena: “Ure ondasun preziatue eta eskasa da!”. Hori esaten zidaten nahiz eta aterkiaren eta ziraren lurraldean bizi. Euskadi Tropikala izendatu zuten garaian heldu nintzen mundu honetara, milaka herritarrek eguraldiaren iragarpena ardura handiz segitzen zuten garaian, eta iragartzen zenak ezer onik adierazten ez zuenean. Beharbada ez da kasualitatea orain eguraldiaren “partea” ematearen ardura izatea. Auskalo!

Txikitatik, beti izan dut gustuko informazioaren eta aktualitatearen jarraipena egitea, eta 2015. urtean, Kazetaritzan graduatu aurretik, praktiketan hasi nintzen ETBko albistegietan. Ordutik, hainbat saiotan aritu naiz: Ahora (ETB2), Teknopolis (ETB1 y 2), eitb.eus, Ur Handitan (ETB1), Go!azen (Community Manager), Eztabaidan (ETB1), Egun on Euskadi (ETB1), Gaur Egun (ETB1), Teleberri (ETB2) eta Ahoz Aho (ETB1).

Oraingoan, erregistroa guztiz aldatzea egokitu zait asteburuetako Eguraldia gidatuz. Aukera ederra bezain garrantzitsua da nire ibilbide profesionalerako, gainera, ardura horrek ez nau izutzen; izan ere, profesional bikainak ditut inguruan.

Beraz, asteburuetan ikusiko dugu elkar!

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena