cerrar buscador

09:16

eguraldia

Lehiaketa

Vicente Guinearen argazki batek irabazi du haizearen Erronka

Erredakzioa

Irudia Elgoibarren dago aterata eta erabiltzaileen botoen % 34 eskuratu ditu; Jose Antonio Ortiz de Zaratek, bozen % 28rekin, eta Mikel Gascak, % 12rekin, asteko podioa osatu dute.

  • Vicente Guinearen argazkia

    Vicente Guinearen argazkia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Vicente Guinearen argazki batek irabazi du azken aste honetan Erronka lehiaketan; abenduaren 17etik 23rako astean haizea izan da lehiaketa horren gaia, eta Elgoibarren aterata dagoen irudiak lortu du garaipena. Vicente Guineak eitb.com-en erabiltzaileen botoen % 34 lortu ditu, azken asteburuan zehar, ETBren "Eguraldia" saioak eta eitb.com-ek antolatzen duten lehiaketan. Jose Antonio Ortiz de Zarate, bozen % 28rekin, eta Mikel Gasca, % 12rekin, bigarren eta hirugarren postuetan sailkatu dira.

Sailkapena, epaimahaiak hautatutako finalista guztiek lortu dituzten ehunekoen eta botoen arabera, honela geratu da:

Vicente Guinea: % 34 - 63 boto

José Antonio Ortiz de Zarate: % 28 - 52 boto

Mikel Gasca: % 12 - 23 boto

Lorentxo Portularrume: % 9 - 17 boto

Carlos Ramos: % 8 - 15 boto

Raúl Rivas: % 3 - 6 boto

Mikel Ibáñez: % 2 - 4 boto

Mariví Herranz: % 2 - 4 boto

Juan José Díaz: % 1 - 2 boto

Jon Arrue: % 1 - 2 boto

Erronka, 2012ri agur esateko, hilaren 24tik 30erako asteko irabazlearen bila dago, dagoeneko. "Gabonetako postalak" izango da gaia, kasu honetan.

Iruzkinak