eguraldia
Eguraldiaren iragarpena
Erredakzioa
Elurra apurka-apurka desagertzen joango da, eta datozen egunetan eguraldiak hobera egingo du, Euskalmeten iragarpenaren arabera. EAE eta Nafarroa abisu horian daude tenperatura baxuak direla eta.
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Aurreko egunetan bezala, gaur ere hotz egiten du Euskal Herrian. Goizean goiz apenas igo diren termometroak zeropetik. Gasteizen, zeropetik hiru gradu zeuden lehen orduan; Iruñean, bi gradu zeropetik; Baionan, gradu bat zeropetik; Donostian, gradu bakarra; eta 3 gradu Bilbon. EAE eta Nafarroa abisu horian daude, tenperatura baxuak direla eta. Halaber, arreta eskatu dute errepideetan izotzagatik.
Elur denboraleari agur esan diogu, eta datozen egunetan eguraldiak hobera egingo du, Euskalmeten arabera.
Gaur, eguzkia ikusiko dugu. Goizean goiz zeruan hodei batzuk agertuko dira, baina pixkanaka-pixkanaka ostarteak zabalduko dira. Arratsaldean, urdinguneak nagusituko dira. Ekialdeko haizea ibiliko da, eta tenperatura maximoak apur bat igo egingo dira: kostaldean 8-10 ºC ingurura, eta, barnealdean, 4-6 ºC ingurura. Gauean, eguzkia sartu bezain laster, tenperatura jaitsi egingo da, eta izotza egingo du. Kostaldean ere egin lezake.
Ostegun goizean, zerua nahiko garbi egongo da, baina egunean zehar hegoaldetik hodeiak ugaritzen joango dira, eta gauean euri apur bat egin lezake hegoaldean. Elur-maila 500-700 metro inguruan kokatuko da. Haizeak ekialdetik joko du, eta tenperatura maximoetan ez da ia aldaketarik izango. Goiza hotza izango da, eta izotza egingo du; kostaldeko zenbait puntutan ere egin lezake izotza.
Ostiralean, hodeiak eta euria izango dira protagonista. Noizbehinka euri txikia egin lezake, baina eguerdirako atertu egingo du. Elur-maila 1.000 metrotik behera kokatuko da oraindik; 800 metro inguruan, hain zuzen ere. Eguerditik aurrera, ostarteak zabalduko dira, eta, gauean, zerua ia garbi geratuko da. Ekialdeko haizeak joko du, eta, egunez, tenperatura igo egingo da pixka bat.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa