00:22

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Elurra 500 metrora eta neguko tenperatura asteartetik aurrera

Erredakzioa

Astelehenak aldaketa dakar, tenperaturak behera egingo du, eta astearterako elurra botako du. Elur kota 400-500 metrotan kokatuko da.

  • Elurra bueltan izango dugu gurean asteartetik aurrera. Argazkia: Jose Maria Alonso / Gasteiz

    Elurra bueltan izango dugu gurean asteartetik aurrera. Argazkia: Jose Maria Alonso / Gasteiz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, astelehenean eguraldia aldatzen hasiko da. Dena den, egunaren lehenengo partean eguraldiak asteburuko ildo beretik jarraituko du: zeruan hodeiak eta ostarteak, ateri eta giro epela. Arratsaldetik aurrera haizea mendebal/ipar-mendebaldera aldatuko da eta eguraldiak goibeltzera egingo du; egunaren bigarren partean zaparradak botako ditu, noizbehinka ekaitzarekin batera. Tenperaturak ere behera egingo du arratsalde-gau partean.

Asteartean negu giroa bueltatuko da gurera. Tenperatura asko jaitsiko da , eta beroenak, kostaldean baino ez dira 5 ºC-tik pasatuko. Barnealdean izotza botako du ia denean, bereziki mendi inguruetan.

Elurra egunaren hasieran 1000 m-tik gora ikusiko dugu, baina egunak aurrea joan ahala gero eta beherago zurituko du eta arratsaldean 400-500 m inguruan kokatuko da elur-kota. Zaparradak sarri botako ditu eta noizbehinka mardulak eta trumoi-ekaitzarekin etorriko dira.

Iruzkinak