eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Hala ere, tenperatura jaitsiko da, eta giroa freskoa izango dugu berriro. Baliteke tantaren bat botatzea iluntzetik aurrera.
Zeru garbiak hizpide, igande honetan: Argazkia: Lorentxo Portularrume / Zumaia
Informazio gehiago (1)
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, igandean aurreko egunetako eguraldi euritsuak atseden apur bat emango digu. Egunaren hasieran zerua hodei gutxirekin egongo da eta hego-haizeak giro epela sortuko du; tenperatura maximoak igoko dira berriro eta atseginak izango dira.
Tenperatura minimoak, aldiz, jaitsi eta barnealdean hotzak izango dira. Arratsaldean haizea zakartuz joango da eta mendebaldetik hodeiak hurbilduko zaizkigu. Zerua estalita geratuko da eta azken orduetan euri apur bat egingo du.
Halaber, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meterologia Arretarako Zuzendaritzak bertan behera utzi du larunbaterako aktibatutako abisu horia, 3,5 metrorainoko olatuak izan zitezkeelako goizean.
Astelehenean euria izango dugu hizpide. Zerua estalia agertuko da eta busti egingo du noiznahi, hala ere, litro gehienak goizean pilatuko dira. Horrez gain, tenperaturak behera egingo du eta haizea haizeak mendebaldetik joko du.
orain albiste
albisteak
Erlazionatutako edukiak:
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa