eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Haizeak iparraldetik edo ipar-ekialdetik joko du. Tenperatura maximoak 25-30 ºC artean ibiliko dira.
Eguzkia hodeiei nagusituko zaie igandean. Irudia: Mikel Gasca / Donostia
Informazio gehiago (1)
Igandean ez da aldaketa handirik espero; hodeiak izango ditugu ipar partean, bereziki lehen eta azken orduetan. Han-hemenka zirimiri apur bat ere egin dezake, baina hala eta guztiz ere eguerdian ostarteak zabalduko dira. Hegoaldean, aldiz, goizean goizetik giro eguzkitsua gailenduko da.
Haizeak iparraldetik edo ipar-ekialdetik joko du. Giroak oso atsegina jarraituko du eta tenperatura maximoak 25-30 ºC artean ibiliko dira.
Astelehenean hodei gehiago
Astelehenean hodeiak ugariagoak izango dira, arratsaldetik aurrera bereziki. Goizean hodeiak ugarituz joango dira, baina ostarteak ikusiko ditugu zeruan eta hegoaldean nahiko garbi egongo da. Arratsaldean zerua erabat estalita geratuko da eta euri txikia egingo du, zirimiri moduan ipar isurialdean eta zaparrada moduan hego isurialdean.
Iparraldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperatura jaitsiko da gradu pare bat.
Iruzkinak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa