cerrar buscador

17:06

eguraldia

Alerta

Baliteke euria eta txingorra egitea Araban, iluntzean

Erredakzioa

Ostiral arratsaldetik aurrera, zaparradak eta txingorra EAEko barnealdera itzul daitezkeela ohartarazi du Euskalmetek, hori dela eta, alerta hori izango dugu berriz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eusko Jaurlaritza Barne Sailak alerta horia ezarri du euriagatik gaur arratsaldeko bostetatik iluntzeko hamabiak arte. Halaber, zaparraden arriskua dela eta, bihar eguerdiko ordu bietatik eta gaueko hamabiak arte berriz ezarriko du.

Hodei gutxiko zeruak apurka-apurka estali egingo dira gaur arratsaldean, EAEko barnealdean, eta Euskalmetek iragarri duenez, Arabako hegoaldeko zenbait puntutan ekaitzak izan daitezke. Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, zaparrada horiekin batera, txingorra ere bota dezake.

Euriari dagokion alerta bihar ostiralean, ekainak 25, EAEko barnealdeko zenbait puntutara hedatuko da. Horrenbestez, zaparradek eta txingorrak zonalde hori astindu dezakete arratsalde-gau partean, Euskalmetek iragarri duenez.

Iruzkinak