10:50

eguraldia

San Lorenzoren malkoak

Pertseidak ikusteko aukera paregabea, gauean

J.E.

Bilbo

Arbaiungo Arriolan behaketa publikoaren bigarren edizioa antolatu du Iruñeko planetarioak gaur gauean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

''San Lorentzoren malkoak'', hain ezagunak ditugun ''Pertseidak'', gaur izango dira ikusgai, eta gaurik aproposena izango da izar-euria ikusteko, zerua estali gabe duten inguruetan behintzat.

Fenomeno hau ''San Lorentzoren malkoak'' izenarekin ere ezagutzen dute askok; izan ere, San Laurendi eguna abuztuaren 10ean ospatzen dugu, eta izar-jasak eskaintzen duen ikuskizunik handienak, hain zuzen ere, aro horrekin bat egiten du.

"Malko" berezi horiek izar herratuak edo meteoroak dira, eta Lurretik ikusi ahal ditugu guregandik 80-120 kilometrora daudenean. Oso azkar gurutzatzen dute zerua: San Lorentzoren negarra 59 km/sg-ko abiadurarekin jaisten da, hau da, 212.000 km/h-ko abiadurarekin.

Pertseidak, beste izar herratuak bezala, kometetatik askatzen diren partikula txikiak dira; Kometak Eguzkira hurbiltzen direnean askatzen dira, eta hodeiak sortzen dituzte batu ondoren.

Eguzkiaren inguruan egiten duen bidean zehar, Lurrak, batzuetan, gurutzatzen ditu hodei horiek, eta partikula txikiek gure atmosferarekin egiten dute talka. Marruskaduraren ondorioz, osorik edo partzialki erretzen dira, eta dirdiratzen dute.

Pertseidak Swift-Tuttle kometak sortuak dira. Kometa hori 135 urtero kokatzen da Eguzkitik hurbilen, izar horren inguruan jarraitzen duen bidean.

''Pertseidak'' izena nondik dator? Izar herratuek zeruko puntu jakin batetik heltzen ari direla ematen dute, nahiz eta hori perspektibaren kontua izan. Puntu horri erradiatzailea deitzen diote; Pertseideei dagokienez, Perseus konstelaziotik ailegatzen direla dirudi.

Gehienetan, ordubetean San Lorentzoren 80-100 malko ikusteko aukera izaten dugu; aurten, aldiz, eta Saturnok eragindako grabitazio-efektu baten ondorioz, intentsitatea handiagoa izan liteke.

Arbaiungo Arriolan behaketa publikoaren bigarren edizioa antolatu du Iruñeko planetarioak, gaur gauean.

Iruzkinak