eguraldia
Iragarpena
Erredakzioa
Giro eguzkitsuaz gozatuko dugu goizetan, baina arratsaldetan bero-hodeiak garatuko dira eta ekaitz-zaparradak bota ditzake. Asteazkenean zerua hodei gutxirekin mantenduko da.
Estatuko Metereologia Agentziak alerta horia ezarri du gaurko eguerditik biharko gauerdira arte Nafarroan euriarengatik eta ekaitzak jotzeko aukerarengatik.
Giro eguzkitsuaz gozatu ahal izango dugu gaur, astelehena, goizean, Euskalmeten arabera. Arratsaldean, berriz, bero-hodeiak ugarituz joango dira eta gauean ekaitz-zaparradak bota ditzake, batez ere barnealdean. Tenperatura maximoak 2-4 gradu gorago kokatuko dira eta 25 graduko muga gaindituko dute hainbat tokitan.
Asteartean hodeiekin argituko du egunak, baina eguzkia nagusituko da ia egun osoan. Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta egunaren amaieran trumoi zaparradaren bat bota dezake, batez ere barrualdean eta ekialdean. Tenperaturak 25-28 gradu inguruan izango da ia lurralde osoan.
Asteazkenean zerua hodei gutxirekin mantenuko da, erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuekin. Baina beroa izango da nabarmendu beharrekoa, tenperaturak 30 gradura iritsi daitezkeelako bai kostaldean, bai barrualdean.
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eitb.com-en eta bidali argazkiak Udablogera.
orain albiste
Kirola
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa