15:39

eguraldia

Goizaldean

Haize-boladak jada 100 km/h-tik gorakoak dira Euskadin

Erredakzioa

Herrizaingo Sailak astelehenera arte luzatu du gaurko ezarritako alerta horia. Arratsaldean hodeiak nagusituko dira eta euria egin lezake.

86
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Herrizaingo Sailak astelehenera arte luzatu du haize-boladengatik gaurko ezarritako alerta horia. Bizkaian jada 100 km/h-tik gorakoa haize-ufadak izan dira.

Euskalmeteko estazioek bildutako datuen arabera, Bizkaian jo du haizeak indartsuen. Gipuzkoan eta Araban, aldiz, Jaizkibelek (80 km/h, 07:30ean) eta Beluntzak (80km/h, 05:50ean) izan dituzte marka altuenak.

Hain zuzen, 05:00etatik 07:00etara Bizkaiko hiru estaziok neurtu dituzte EAEko daturik deigarrienak: Urduñak (117,5 km/h), Zugaztietak (104,08 km/h) eta Matxitxakok (103 km/h).

Iragarpenaren arabera, arratsaldean hodeiak nagusituko dira eta euria egin lezake iluntzean. Tenperaturak apur bat egingo du behera eta altuenak 25 graduren bueltan ibiliko dira.

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena eitb.comen eta begiratu Eguraldiblogen argazki ederrenak.

Iruzkinak