08:39

eguraldia

Iragarpena

Giro eguzkitsua eta tenperatura gozoak, Euskadin

Erredakzioa

Aldaketak izango dira astearterakoa; euria espero da barnealdean eta hegoaldeko haizea zakar ibiliko da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Zerua oskarbi egongo da eta eguzkia nagusi izango da igande honetan, Euskalmetek iragarri duenez.

Zeru txukunarekin argituko du egunak eta saretutako erdi mailako hodei eta goi-hodei batzuk baino ez ditugu ikusiko. Tenperatura maximoak pare bat gradu egingo dute gora; kostaldean, 12-13ºC-tan kokatuko dira eta barnealdean, 7-10ºC-tan. Atzo lez, hego haizeak hegotik joko du.

Bihar, astelehenean, giro eguzkitsua ere izango dugu. Haizeak hegotik jotzen jarraituko du, eta tarteka ufada gogorrekin ibiliko da kostaldean eta mendi inguruetan. Tenperatura minimoak apur bat igoko dira eta maximoak bere horretan mantenduko dira.

Asteartean, San Tomas egunean, euria botako du. Euskalmeten arabera, barnealdean busti dezake. Hego haizeak ez du atseden emango; indartsu ibiliko da eta tarteka ufada gogorrak espero dira. Tenperaturei dagokionez, minimek gora egingo dute eta maximoak aurreko egunekoen antzekoak izango dira.

Iruzkinak