eguraldia
Aurreikuspena
Erredakzioa
Elur maila 1.400 eta 800 metro artean kokatuko da
Zarauzko argazkia. Irudia: Lorentxo Portularrume
Informazio gehiago (1)
Euskadiko zeruak oso hodeitsu azalduko dira gaurkoan eta kostaldean prezipitazio txikiak izango dira, tenperaturek pixkanaka beherantza joango direlarik. Mendebaldeko haize leunak izango dira barnekaldean, baina kostaldean haizeak gogorrago joko du.
Zeru hodeitsuak bihar ere bere horretan mantenduko dira, prezipitazio ahulez lagunduta. Elur maila 1.400 metrotan kokatuko da, egunaren amaieran 800 metrotara jaitsiko bada ere. Tenperatura maximoek gora joko dute, baina minimoak bere horretan mantenduko dira. Haize leuna izango da, pixka bat gogorragoa kostaldean.
Tenperatura minimoei dagokienez, 7 gradu izan dira Bilbon eta Donostian eta 6 Gasteizen. Eguna aurrera joan ahala 14 gradu espero dira Gipuzkoako hiriburuan eta 15 Bilbon eta Gasteizen.
Kantauri itsasoan 6 eta 7 indarreko mendebaldeko haizeak egongo dira, arratsaldez 3 eta 4 arteko mailara jeitsiko badira ere, mendebalde eta hego-mendebaldetik. Itsasoan itsaskia eta itxaso zakarra egongo dira, 3 metrorainoko olatuez lagunduta. Arratsaldea aurrera joan ahala itsakirria nagusituko da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa