eguraldia
IRAGARPENA
Erredakzioa
Gaur eta datozen egunetan, tenperatura 22-25 ºC-ra irits liteke egunez. Gainera, ostiralean hego-haizea izango da, eta baliteke termometroak 30 ºC ere hartzea.
Argazkia: EITB
Gaur giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu. Euskalmet euskal meteorologia agentziaren aurreikuspenaren arabera, arratsalde-gauean hodeiak ugaritu egingo dira eta zerua estaliko dute; guztiz, leku batzuetan. Hala eta guztiz ere, eguraldi lasaia izango dugu egunean zehar. Haizea norabide aldakorrekin ibiliko da, eta baliteke tenperatura 22-25 ºC-ra iristea.
Ostegunean ez da aldaketa handirik egongo. Atzo heldutako hodeiek goizean goiz jarraituko dute, eta horrek tenperaturak gora egitea eragingo du. Dena den, goizak aurrera egin ahala, hodeiak desagertuz joango dira, eta egun eguzkitsua izango dugu berriro, goi-hodei gutxi batzuekin. Haizeak ekialdetik joko du, eta baliteke termometroak 22-25 ºC hartzea berriro.
Ostiralean, hego-haizearen ondorioz, tenperatura igo egingo da. Giro eguzkitsua izango dugu, eta termometroa 25-30 ºC-ra hel liteke. Hego-haizeak gogor jo lezake kostaldean eta mendi inguruetan.orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa