18:55

eguraldia

Eguraldiaren iragarpena

Jaurlaritzak abisu horia ezarri du astelehenerako, izozteengatik

Erredakzioa

Halaber, abisu horia deitu dute kostaldean, 3,5 metrorainoko olatuengatik. Tenperatura minimoak hotzak izango dira, bereziki barnealdean, eta maximoak 15 ºC-tik behera geratuko dira.

  • Tenperaturak behera egiten jarraituko du. Argazkia: Lorentxo Portularrume / Zarautz

    Tenperaturak behera egiten jarraituko du. Argazkia: Lorentxo Portularrume / Zarautz

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, astelehenean tenperaturak beherako bideari eutsiko dio. Tenperatura minimoak hotzak izango dira, bereziki barnealdean eta maximoak 15 ºC-tik behera geratuko dira. Zeruan urdingune ederrak ikusiko ditugu baina tarteka hodei multzoak agertuko dira, bereziki egunaren bukaeran eta kantauri isurialdean eta ez dugu baztertzen tantaren bat uztea, hala ere, ezer gutxi izango da.

Halaber, Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu hori ezarri du larunbaterako izotzagatik (00:00etatik 09:00etara) eta olatu handiengatik (06:00etatik 21:00ak arte).

Asteartea

Giro freskoarekin jarraituko dugu. Itsasotik hodei potolo eta ilunak helduko zaizkigu, eta zaparradak utziko dizkigute, batez ere ipar partean. Baina hala eta guztiz ere, beste une batzuetan giroa lasaia izango da eta ostarteren bat ere zabalduko da.

Hasieran haizea mendebaldetik etorri arren, goizean bertan iparraldeko norabidea hartuko du eta orduan izango dugu euria egiteko arrisku handien. Tenperaturari dagokionez: aldaketa gutxi, soilik beroenak apur bat beherago geldituko dira.

Iruzkinak