cerrar buscador

EITBren sozietatearen egitura

Egitura

EiTBren sozietatearen egitura

EiTBren % 100eko partaidetza duten lau sozietateren bidez egiten ditu EiTBk eragiketak: Euskal Telebista, SA (telebista), Eusko Irratia, SA eta Radio Vitoria, SA (irratia) eta EITBNET, SA (Internet).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Horrez gain, 2008an bere egoitza-plana burutu du taldeak. Ondorioz, bost egoitzatan banatuta egotetik egungo hiru egoitzatako egitura edukitzera igaro da. Egoitza soziala, zerbitzu zentralak eta telebista, irrati eta Internet negozio-unitateak Bilboko egoitzan daude. Donostian, ordea, telebistako Programa eta Produkzio Zentroa eta euskaraz emititzen duten irrati emisoren egoitza daude. Eta Gasteizen, azkenik, Radio Vitoria emisoraren egoitza eta telebistako korrespontsalia daude.

Gainera, Iruñeko eta Baionako zentroak daude; baita Madril, Bartzelona, Brusela, Pekin, Londres, Paris eta New Yorkeko korrespontsalia iraunkorrak.

Oro har, EiTB taldeak 900 pertsonari ematen die lana zuzenean, eta beste 600 pertsona ingururi zeharka. 2008ko ustiapen aurrekontua 171 milioi eurokoa izan zen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena