Bizi EITB; EITBk antolatzen duen elkartasun eta jai giroko ekitaldia

Bizi EITB

12:47

Bizi EITB

Adin guztietarako jarduerak

BIZI EITB ekimena, urriaren 9an, Donostian, Gasteizen eta Bilbon

EITB MEDIA

Publiko guztientzako programazio zabala izango da: 3klubaren txokoa, "3 Ene Kantak" ikuskizuna, "Go!azen" telesailaren aurrestreinaldia, "Oholtzan" kantaldia eta Rigoberta Bandiniren kontzertua Gaztearen eskutik.

  • BIZI EITB

    BIZI EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EITB taldeak BIZI EITB ekimena egingo du urriaren 9an. Urtero antolatzen duen ekimena egungo egoerara egokitu du aurten, eta osasun eta segurtasun neurria guztiak betetze aldera,  Donostian, Gasteizen eta Bilbon egingo dira jolasak, ikuskizunak eta kontzertuak. Gainera, beste behin ere, izaera soziala izango du egitasmoak, EITB Maratoiarekin bat egingo baitu. Hala, egun osoan zehar izango diren jardueretan bildutako dirua ikerketara bideratuko da. 

Programazio eskaintza zabala izango du BIZI EITBk, eta adin guztietako publikoarentzako izango da zer ikusi eta disfrutatu. Hala, 3 hiriburutara eramango ditu EITBk haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako ekitaldi bereziak. 

DONOSTIA:

3 kluba. Kursaaleko kanpoko terrazan haurrentzako gunea prestatuko du EITBk. Bertan etxeko txikienek jolasak, tailerrak eta hainbat jarduera dibertigarri topatuko dituzte. Laster jarriko ditugu gonbidapenak eskuragarri BIZI EITB webgunean.

"3 Ene Kantak". Kursaaleko Ganbara Aretoan izango dira Ene Kantak taldeko kideak musikaz eta dantzaz betetako ikuskizuna eskaintzeko. Jada sarrerak eskuratu daitezke.

"Oholtzan". Tabakaleran, berriz, kantu eta abeslari ezagunen emanaldia izango du ikusgai publiko orokorrak. Kantaldian Amaia Zubiriak, Niko Etxartek, Pantxoa Carrerek, Gontzal Mendibilek eta Easo Abesbatzak hartuko dute parte, besteak beste. Laster jarriko ditugu sarrerak salgai BIZI EITB webgunean.  

Gaztea. Rigoberta Bandinik kontzertua eskainiko du Kursaalean, Gaztearen eskutik. Txarteldegia zabaldu eta lehenbiziko orduetan agortu ziren sarrera guztiak.      

BILBO: 

"Go!azen". BEC! Bilbao Exhibition Centre esparruan gaztetxoentzako telesaila arrakastatsuaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia egingo da. Emanaldia arratsaldeko 17:00etan izango da eta antzezle talde nagusia bertan izango da. Laster jarriko ditugu sarrerak salgai BIZI EITB webgunean.  

GASTEIZ:

Gastroshow. Arabako hiriburuan, Iradier Arenan, ETBko sukaldariek gastronomia ardatz duen ikuskizun handia eskainiko dute. Jardunaldi berezi honetan, zuzeneko showcookingak, elikadura osasuntsuari buruzko solasaldiak eta produktuak dastatzeko aukera izango dute bertara gerturatuko diren lagunek. Laster jarriko ditugu sarrerak salgai BIZI EITB webgunean.  

Datozen egunotan, BIZI EITB webgune berezian, informazio gehiago zabalduko dugu: kokapenak, ordutegiak, sarreren salmentak...

Iruzkinak

  • Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena