Itxi

Bizi EITB

Bizi EITB

Bizi EITB

Batzen gaituzten emozioak

"Go!azen 9.0" aurrestreinaldirako sarrera gehiago jarri dira salgai

EITB Media

Denboraldi berriko lehen atala izango da ikusgai urriaren 15ean BEC!en, eta aktoreak ere bertan izango dira. Hasieran salmentan jarritako sarrerak agortu ostean, salgai jarri dira gehiago. 3 euroko prezioa dute eta sarrera bakoitzeko 2 euro EITB Maratoira bideratuko dira.

  • Urriaren 15ean egingo da "Go!azen 9.0" telesailaren aurrestreinaldia, BEC!en

    Urriaren 15ean egingo da "Go!azen 9.0" telesailaren aurrestreinaldia, BEC!en

BIZI EITB ekimenaren eskutik, urriaren 15ean egingo da "Go!azen 9.0" telesailaren aurrestreinaldi handia, BEC!eko Bizkaia Arena Aretoan, Barakaldon. Emanaldia 17:30ean hasiko da, eta denboraldi berriko lehen atala izango da bertan ikusgai, pantaila erraldoian. Telesaileko aktoreak ere han izango dira.

Sarrerek 3 euroko prezioa dute (BEZa eta gastuak barne), eta sarrera bakoitzeko 2 euro EITB Maratoira bideratuko dira, esklerosi anizkoitza ikertzeko. Hasieran salmentan jarritako sarrerak agortu ostean, salgai jarri dira gehiago, eitb.janto webgunean.

BIZI EITB 2022 jaia, urriaren 15ean

Urriaren 15ean, egun osoz, BIZI EITB 2022 jai handia egingo du EITBk, Barakaldoko BEC!en. Hala, 11:00etatik, etxeko txikienei zuzendutako jaia izango da Bilbao Exhibition Centreko 2. pabiloian. 3 klubaren txokoa, tailerrak, puzgarriak, salto egiteko goming euskarriak, ipuin kontalaria, ludoteka, egurrezko jolasak, teknologiari lotuta espazioa... familia giroan gozatzeko eskaintza zabala egongo da. Horrez gain, ikuskizunak ere hartuko ditu bertako agertokiak. 11:00etatik 17:00etara izango da 3 klubaren jaia, eta sarrera doan izango da.

Ondoren, 17:30etik aurrera, "Go!azen 9.0" denboraldi berriko lehen atala eskainiko da, kasu honetan Bizkaia Arenan. Hor egoteko, ordea, sarrera lortu beharko da.

EITB. Batzen gaituzten emozioak!