Bizi EITB; EITBk antolatzen duen elkartasun eta jai giroko ekitaldia
Bizi EITB
Batzen gaituzten emozioak
EITB Media
Egun osoz, BIZI EITB 2022 jai handia egingo du EITBk Barakaldoko BECen, eta 11:00etatik aurrera etxeko txikienei zuzendutako eskaintza zabala izango da bertan: 3 klubaren txokoa, tailerrak, puzgarriak eta goming euskarriak, ipuin kontalaria, ludoteka, jolasak... Sarrera doan izango da.
Urriaren 15ean egingo da BIZI EITB jaia BECen
Informazio gehiago (2)
Urriaren 15ean, egun osoz, BIZI EITB 2022 jai handia egingo du EITBk, Barakaldoko BECen (Bilbao Exhibition Centre). Aurten ere 10 orduko festa izango da; eta, ohi bezala, izaera solidarioa izango du, bertan bildutakoa EITB Maratoiari zuzenduta egongo baita.
Horrez gain, ikuskizunak ere hartuko ditu jaiko agertokiak:
Kidam magoaren ikuskizunarekin abiatuko da jaia, 11:00etatik aurrera. "3 Ene Kantak" saioan ikusgai izan ohi dugu Asier Kidam, eta oraingoan bertatik bertara ikusi ahal izango ditugu Kidam-en magia eta trikimailuak.
12:30etik aurrera, berriz, Ene Kantak Dantzan ikuskizuna izango dugu agertokian, protagonista eta pertsonaia guztiekin, tartean Satorjator eta Astonauta ere.
Bazkalorduan ez da musikarik faltako; eta, azkenik, haurren jaia bukatzeko, Go!azen-ekin abestu eta dantzatzeko aukera izango da, 15:00etatik aurrera.
11:00etatik 17:00etara izango da txikinentzako eskaintza BECen, eta sarrera doakoa eta librea izango da (ez da gonbidapenik beharko).
"Go!azen 9.0" telesailaren denboraldi berriaren aurrestreinaldia
Ondoren, 17:30etik aurrera, "Go!azen 9.0" denboraldi berriko lehen atala eskainiko da, kasu honetan BECeko Bizkaia Arenan. Han egoteko, ordea, sarrera beharko da, eta sarrera bakoitzeko 2 euro EITB Maratoira bideratuko dira, esklerosi anizkoitza ikertzeko.
EITB. Batzen gaituzten emozioak!
Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2023 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa