cerrar buscador

Iktusa 2017ko maratoian | EITB Maratoia

EiTB MARATOIA

13:29

Iktusa

Emaitza

402.000 euro bildu ditu iktusari buruzko EiTB Maratoiak

EiTB

Gaur eta bihar ere telefonoak zabalik jarraituko du eta internet bidez eitb.eus-en urtarrilaren 31ra arte ekarpenak egin ahal izango dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

In>ictus: iker dezagun iktusa lelopean, EiTB Taldeko komunikabideek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea, EiTB Musika eta eitb.eus) iktusaren inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpaina egin zuten atzo (abenduak 14), eta 402.000 euro bildu dituzte orain arte. Elkartasun maratoiaren bidez, egun osoan zehar diru-laguntzak batzeko ahalegin berezia egin zuen EiTBk, telebista, irrati eta internet bidez.

150 ezagunek baino gehiagok parte hartu zuten atzokoan 902 54 25 25 telefonoa hartuz. Horrez gain, eitb.eus bidez eta Kutxabankeko 2095 0611 00 9109513824 kontuan ere jaso ziren ekarpenak. Kopuruak, baina, gora egingo du oraindik, larunbateko 22:00ak arte izango baita telefonoa zabalik, eta urtarrilaren 31ra arte egin ahal izango dira ekarpenak internet bidez.

Urtero bezala, emakumeak izan dira gehien deitu dutenak eta aurten, gainera, bikoiztu egin dute gizonezkoen kopurua, bai deiei dagokionez eta baita diru ekarpenei dagokionez. Lurraldeka, Bizkaia nabarmendu da dei kopuruan, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroaren aurretik. Guztira 4.110 lagunek deitu dute: Bizkaitik 1.815, Gipuzkoatik 1.805, Arabatik 323 eta Nafarroatik 128. Iparraldeko, Errioxako, Kantabriako eta Burgosko deiak ere jaso dira.

Diru-ekarpenei dagokienez, Gipuzkoa eta Bizkaia nabarmendu dira, biak ala biak kopuru berdintsuarekin. Ekarpen indibidualen artean, 2.000 eurokoa izan da handiena, eta 1.800 eta 1.500 eurokoak ere egon dira.

Diru guztia iktusaren ikerketara bideratuko da Bioef fundazioaren bidez. Bioef Fundazioak deialdi publikoa egingo du, ikergaiari buruzko ikerketa-proiektu onenak hautatu eta etorkizunera begira aukera gehien ematen dituzten ikerketa-ildoak sendotzeko. I+G+B proiektuak ebaluatzeko agentzia ofizial batek aztertuko ditu proiektuak, Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioaren mendekoa den Ebaluazio eta Prospektiba Agentzia Nazionalak (ANEP) hain zuzen ere. Azterketa horren arabera emango dizkie puntuak proiektu bakoitzari, eta sailkapena osatuko dute horrela.

Bide batez, aurtengo elkartasun maratoian parte hartu duten guztiei euren laguntza eta kolaborazioa eskertu nahi die EiTBk. Diru-ekarpenak egin dituzten herritar anonimoak, gaixoen elkarteak, osasun alorreko profesional eta ikertzaileak nabarmendu ditu, eta, bereziki, kanpainako hamar protagonistak gogoratu ditu, EiTB Maratoiaren aurpegia izan direlako. Laguntza hori ezinbestekoa izan da aurtengo EiTB Maratoia egiteko. Eskerrik asko guztioi!

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • EiTB Maratoia

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.