Itxi

Koronabirusa

Ekimena WhatsApp bidez

Jasotzen duen sentimendu bakoitzeko euro bat bideratuko du Laboral Kutxak Maratoira

EITB

BertsoApp izeneko ekimena jarri du martxan, WhatsApp zenbaki bati lotuta, herritarren sentimenduak bertan jasotzeko. Mezu bakoitzeko euro bat bideratuko du Laboral Kutxak EITB Maratoira.

0:19
Jasotzen duen sentimendu bakoitzeko euro bat bideratuko du Laboral Kutxak Maratoira

Aurten ere, Laboral Kutxak EITB Maratoiarekin bat egin du, dohaintza-modu berezi baten bidez: Euro bat sentimendu baten truke.

Hala, finantza-erakundeak BertsoApp ekimena jarri du martxan, WhatsApp zenbaki bati lotuta. Bertan herritarrek aukera dute koronabirusaren eta pandemiaren inguruko sentimenduak adierazteko. Izan ere, aurten COVID-19aren kontrako borroka du EITB Maratoiak ardatz.

BertsoApp ekimenaren WhatsApp zenbakia honako hau da: 688 77 11 11.

Zenbaki horretan jasotako mezu bakoitzeko Laboral Kutxak euro 1 bideratuko du 2020ko EITB Maratoira.

Ostegunean, abenduak 17, izango da EITB Maratoiaren egun handia, eta programazio berezia izango du EITBk. Bertan, hainbat bertsolarik bertsoak egingo dituzte jasotako sentimendu horietako batzuk oinarri hartuta.