Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

Koronabirusaren kontra

Elkartasun egun handia du EITB Maratoiak

EITB

09:00etan hasi da EITB Maratoiaren eguna, dei-gunean, Sebastian Lizaso bertsolariaren bertso batekin. Egunean zehar jarraipen zabala egingo dute EITBko hedabideek.

1:1
Sebastian Lizaso. EITBko bideo batetik hartutako irudia.

2020ko EITB Maratoiak egun handia bizi izan du. Urtero bezala, egun berezia izan da, eta bertan bilduko dena koronabirusa eta COVID-19a ikertzera bideratuko da. Aurten, beraz, denok gara kausa.

Aukera bat baino gehiago dago ekarpenak egiteko, eta denak daude martxan. Dohaintzak on-line egin daitezke, EITB Maratoiaren webgunearen bitartez; eta BIZUM bitartez ere egin daiteke ekarpena (33478). Gainera, 902 54 25 25 telefonoak hainbat egun daramatza martxan. Abenduaren 17an 100 aurpegi ezagun baino gehiago izan dira dei-gunean, telefono horretan deiak hartzen.

Jardunaldi solidarioa 09:00etan hasi da, Sebastian Lizasok dei-gunean bertan egin duen bertso batekin, eta Edu Barinaga ETBko zuzendaria, Maria Aguirre Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Zuzendaria eta Itziar Vergara Gipuzkoako ESIen Ikerketa Unitateko arduraduna ere izan dira bertan.

Egun osoan zehar, EITBko hedabide guztietan (ETB1, ETB2, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta Gaztea) konexioak egin dituzte dei-gunearekin, ekarpenen berri jakiteko. Gainera, eitb.eus-ek ere zuzeneko jarraipena egin dio egunari, eta bildutako diru kopuruaren inguruko informazioa eman du une oro. Bestalde, bertso katea ekimenarekin bat egiteko herritarrek igorritako bideoak emititu ditu ETB4k egun osoan zehar; izan ere, bertso katea abian jarri zenetik asko izan dira bideoa igorri dutenak: herritar anonimoak, familiak, ikastetxeak, artistak eta kultura eta kirol munduko aurpegi ezagunak, musika taldeak, abesbatzak, elkarte eta erakundeak... Askok bidali dute "Ez negar egin, gu elkarrekin" abestiaren bertsioa EITB Maratoiaren webgunera.

Aurten bertso kate luzeena lortu nahi du EITB Maratoiak, eta gizartea aktiboki ari da ekimenean parte hartzen. Hala, 1.600 bertso baino gehiago bildu ditu jada bertso kateak. Zehazki, on-line erremintak 1.076 bertso kate baino gehiago jaso ditu, 1.365 bertsolarik baino gehiagok idatzita, eta webgunean 550 bideoko langa gainditu da. ETB4ko emisioarekin batera, EITB Maratoiaren bideo bilatzailearen bitartez ikusgai daude bideo guztiak, eta 'Bertso Kateak' atalean irakurgai daude idatzizko bertso horiek.

"Gaur" (Radio Vitoria) eta "Osasun Etxea" (Euskadi Irratia) irratsaioek EITB Maratoira bideratu dituzte jasotako sariak

Berriki, "Gaur" (Radio Vitoria) eta "Osasun Etxea" (Euskadi Irratia) irratsaioek sari bana jaso dute, eta sari horien ordainsaria EITB Maratoira bideratu dute.

Alde batetik, Grünenthal Fundazioak ikus-entzunezko hedabideen lehen saria eman dio Radio Vitoriaren "Gaur" kazetaritza-lanari, Mina kategorian, mina pairatzen duten pertsonen errealitatea zorrotz, enpatiaz eta sentsibilitatez islatzen jakin duelako. 2.500 euroko saria EITB Maratoiara bideratzea erabaki du saioak.

Bestalde, Arantxa Arzak eta Felix Zubiak 5.000 euroko donazioa egin diote aurtengo EITB Maratoiari. Rikardo Arregi kazetaritza saria jaso berri dute biek, Euskadi Irratiko "Osasun Etxea" saioagatik, eta sariaren zati bat COVID-aren ikerketara bideratzea erabaki dute. Covid-a izan da aurten "Osasun Etxea"ren ardatz nagusia eta gaitzari aurre egiteko ahaleginarekin bat egin nahi izan dute aitortza jasotzean ere.

Saio bereziak 

ETB2k eta eitb.eus-ek "Qué me estás contando" saioa eskaini dute prime timean. Aurtengo maratoi solidarioak koronabirusa izan du ardatz; beraz, pandemia garai honetan bestelako egoerak bizi izan dituzten pertsona guztiei eskainitako saioa izan da. Biak zuzenean eskaini dira.

Arantza Ruizek eta Itziar Alduntzinek aurkeztu dute, eta Adela Gonzalezek dei-gune batetik egin du bat saioarekin, konexio etengabeak egin dituzte gaueko diru-bilketa nola zihoan jakiteko. Halaber, hainbat pertsona ezagun ere elkarrizketatu dituzte.

Koronabirusak haien osasunean, ekonomian edo bizitzaren beste alderdi batzuetan eragin handia izan duen pertsona batzuen kasuak eta testigantzak ezagutarazi dira. Berebat, heroi anonimo horiek ezagutzeko eta omentzeko balio izan du saioak, gaixotasunaren aurka borrokatzeko eta kalteturik ahulenen kolektiboei laguntzeko euren onena atera baitute.

Platoan, gainera, preskriptoreen panela izan dute, eta koronabirusak gure bizitzan dituen ondorioak modu globalean ulertzen lagundu digute hainbat profesionalek.

Eta, nola ez, bertsoak ere ez dira falta izan. Xabier Euzkitze bertsolaria bertan izan da, gonbidatuentzako bertsoak sortzen eta aurpegi ezagunekin kantuan; adibidez, Ane Etxegoien eta Alex Ubago abeslariekin.

ETB1ek eta eitb.eus-ek ere prime timean eskaini dute "Biba Zuek!" saio berezia. Hainbat gonbidatu izan ditu saioak; Korrontzi taldeko Agus Barandiaran, Felix Zubia Donostia ospitaleko ZIUko medikua, Ruben Gorospe eta Marino Lejarreta, Mikel Elizegi saioko kolaboratzailea, Vidal Salcedo medikua, Maitane Ormazabal coach terapeutikoa eta Irantzu (Zestoako erresidentziako zaintzailea), besteak beste.

Azken konexioan, Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiarekin egin dute bat bi saioek.

100 aurpegi ezagun baino gehiago deiak jasotzen

EITB Maratoiaren egunean, urtero legez, 100 pertsona baino gehiago aritu dira telefono-deiak jasotzen.

Telebista eta irratiko aurkezle eta kazetari ugari egon dira dei-gunean: Xabier Madariaga, Urko Aristi, Egoitz Txurruka "Txurru", Unai Izquierdo, Leire Orbe, Adela Ucar, Bego Beristain, Amaia Artetxe, Naiara Pinedo, Javi Vizcaino, Yolanda Alzola, Ana Goitia, Eider Hurtado...

Horiekin guztiekin batera, beste hauek ere egon dira laguntzen: "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko Mikel Perez, Ismael Pereira, Eneko Van Horenbeke eta Txema Montoya; Gazteako Ainhoa Etxebarria eta Oihan Vega; "Go!azen" telesaileko Nikola Zalduegi eta Ander Lacalle; "Altsasu" telesaileko Erik Probanza, Nerea Rodriguez youtuberra, "Alardea" telesaileko Iñigo Aranburu, Radio Euskadiko Miriam Duque eta Alberto Guzman eta Ainhoa Goikoetxea solaskide eta kolaboratzaileak.

Aktore gehiagok ere egin dute bat EITB Maratoiarekin, hala nola Ugaitz Alegria, Yune Nogueiras, Olatz Ganboa, Garazi Urkiola, Getari Etxegaray, Ane Gabarain, Klara Badiola, Zorion Egileor, Gorka Aginagalde, Gurutze Beitia, Esther Velasco, Maribel Salas eta Gema Martinez.

Kirol munduko ordezkaritza handia izan dugu: Predrag Savovic, Isabel Iturbe, Patxi Peula, Jose Luis Korta, Ismael Urzaiz, Marino Lejarreta, Iñaki Goikoetxea, Iosu Esnaola,  Nadeth Agirre, Rocio Ybarra, Manu Maritxalar, Peio Ruiz Cabestany, Naiara Diez, Marta Alberdi, Irati Astondoa, Javier Conde, Jon Salvador, Jokin Aranburu, Uxue Albizua, Irantzu Garcia, Eneko Llanos, Alberto Iñurrategi, Aitzol Atutxa, Iñaki Perurena, Herri Torrontegi, Andoni Aretxabaleta, Ibai Zabala, Naiara Gomez eta Maider Unda.

Musika mundutik, Xabier Saldias (Egan), Jonatan Camacho eta Ramon Velez (Sonakay), Agus Barandiaran (Korrontzi), Lander Egaña 'Maizenita' flamenko abeslaria, Francis eta Josi (Doctor Deseo), Iñiguito (Txapelpunk) eta Haizea Gomez (abeslaria) aritu dira laguntzen. Bertsolarien artean, Sebastian Lizaso eta Bertsozale Elkarteko Jon Agirresarobe izan dira.

Horiez gain, Mikel Poblacion, Xabier Gutierrez eta Zuriñe Garcia sukaldariak; Cayetana Lopez Tapia, Elikagaien Bankuko lehendakaria; Victor Gutierrez Bizkaiko Gurutze Gorriko presidentea; Iñaki Anasagasti senatari ohia; Itziar Vergara Gipuzkoako ESIen Ikerketa Unitateko arduraduna; Andres Urrutia euskaltzainburua; Mikel Madariaga Euskadi Fundazioko presidentea; Paul Urkijo zinema zuzendaria; Garbiñe Biurrun, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko magistratua; Juan Ignacio Vidarte, Guggenheim Museoko zuzendaria; Erramun Osa Euskaltzaindiko kidea; Isidro Elezgaray, UNICEF Euskadiko presidentea; Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria; Cristina Lage ostalaria eta Axlor Riezu umoregilea.

Halaber, Sara Muñoz ekonomista, Jon Zarate EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea, Eder Aurre eta Mercedes de Miguel diseinatzaileak, Beatriz Marcos Lagun Zerbitzuetako zuzendaria, Bilbao Zentroko Olga Zulueta, Amaia Bakaikoa psikologoa, Maria Silvestre Soziologia irakaslea eta Susana Azpilikueta Mondragon Unibertsitatekoa egon dira EITB Maratoiko dei-gunean.