Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

Alzheimerra

'EITB Maratoia solasean' mahai-ingurua, gaur, streaming bidez, Biocruces Ikerkuntza Institututik

EITB Media

Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusia bertan izango dira, hainbat ikerlari eta elkarteetako ordezkarirekin batera.

  • EITB Maratoia 2021

    EITB Maratoia 2021

Gaur, abenduak 9, 'EITB Maratoia solasean' mahai-ingurua egingo da Gurutzetako Ospitaleko Biocruces Osasun Ikerkuntza Institutuan, 10:30etik aurrera. Alzheimerra da EITB Maratoiaren aurtengo kausa, eta gaia lantzeko aurkezpen-solasaldi bat egingo da bertan, publikorik gabe. Ekimena, baina, streaming bidez jarraitu ahal izango da eitb.eus webgunean.

Gotzone Sagardui Osasun sailburua eta Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusia bertan izango dira. Horiekin batera, ekimenean parte hartuko dute honako hauek:  Marian Ibarrondo Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria; Manuel Fernandez (Biocruces), Myriam Barandiaran (Biodonostia) eta Johanne Hatteland Somme (Bioaraba) ikertzaileak; eta gaitza pairatzen duten gaixo eta senitartekoen elkarteetako hainbat kide ere. Izaro Iraeta aurkezleak gidatuko du.

EITB Maratoia ekimen solidarioak bi helburu ditu: batetik jendea gaitzaz sentsibilizatzea; eta, bestetik, ikerkuntzara bideratuko den dirua biltzea. Abenduaren 16an egingo da Maratoiaren egun handia, eta ostegun honetako aurkezpen-solasaldiak hasiera emango dio elkartasun kanpinaren azken txanpari, gaitzaren inguruan informazio gehiago jaso eta zabaltzeko asmoa duen mahai-inguru berezi honekin. Horretarako, gaiaren ertz guztiak ukituko dira: gaixotasunaren intzidentzia eta nolakotasuna, medikuntzaren ikuspuntutik kontuan hartu beharrekoak, sendagaiak eta aurkikuntzak, elkarteen garrantzia eta zaintzaileak, ikerkuntza zertan den...