cerrar buscador

EITB Maratoia 2023, abenduaren 14an; minbiziaren ikerketarako diru-bilketa – EITB

EiTB MARATOIA

11:15

EiTB MARATOIA

Esklerosi anizkoitza

"EITB Maratoia solasean" mahai-ingurua, gaur, streaming bidez, Biodonostiatik

EITB Media

Esklerosi anizkoitza jorratzeko aurkezpen-solasaldia izango da. Nerea Urien Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea eta Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria bertan izango dira, hainbat aditu, ikerlari eta elkarteetako ordezkarirekin batera.

  • EITB Maratoia 2022

    EITB Maratoia 2022

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Abenduaren 2an, ostirala, "EITB Maratoia solasean" mahai-ingurua egingo da Gipuzkoako hiriburuko Biodonostia Osasun Ikerkuntza Institutuan, 11:15etik aurrera. Esklerosi anizkoitza da EITB Maratoiaren aurtengo kausa, eta gaia lantzeko aurkezpen-solasaldi bat egingo da bertan, publikorik gabe. Ekimena, baina, streaming bidez jarraitu ahal izango da, EITB Maratoiaren webgunean.

Nerea Urien Eusko Jaurlaritzako Osasun saileko Administrazio eta Finantziazio Sanitarioko sailburuordea, eta Isabel Octavio EITBko Estrategia eta Komunikazio Korporatiboko zuzendaria bertan izango dira. Horiekin batera, ekimenean parte hartuko dute honako hauek: Marian Ibarrondo Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria; Alfredo Rodríguez-Antigüedad (Biocruces Bizkaia), Tamara Castillo (Biodonostia) eta Amaia Alvarez de Arcaya (Bioaraba) ikerlariak; eta elkarteen ordezkari gisa esklerosi anizkoitza duen Leire Avellanal, lanbidez medikua. Xabier Madariaga EITBko kazetariak aurkeztu eta dinamizatuko du ekitaldia.

EITB Maratoia ekimen solidarioak bi helburu ditu: batetik jendea gaitzaz sentsibilizatzea da; eta, bestetik, ikerkuntzara bideratuko den dirua biltzea.

Abenduaren 15an egingo da aurtengo Maratoiaren egun handia, eta ostiral honetako aurkezpen-solasaldiak hasiera emango dio elkartasun kanpainaren azken txanpari, gaitzaren inguruan informazio gehiago jaso eta zabaltzeko asmoa duen mahai-inguru berezi honekin. Horretarako, gaiaren ertz guztiak ukituko dituzte: gaixotasunaren intzidentzia eta nolakotasuna, medikuntzaren ikuspuntutik kontuan hartu beharrekoak, ikerkuntza zertan den, elkarteen garrantzia…

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.