Itxi

X-eitb maratoia-X

X-eitb maratoia-X

EiTB MARATOIA

EITB MARATOIA

EITB Maratoiak esklerosi anizkoitzaren ikerketarako bildutako dirua ia milioi bat eurora heldu da

EITB Media

Ekarpenak egiteko bideak behin-betiko itxi ondoren, 994.739 eurokoa izan da 2022ko EITB Maratoiaren azken zifra.

  • Esklerosi anizkoitza izan zuen ardatz 2022ko EITB Maratoiak

    Esklerosi anizkoitza izan zuen ardatz 2022ko EITB Maratoiak

994.739 euro bildu ditu 2022ko EITB Maratoiak esklerosi anizkoitzaren ikerketarako. Urtero bezala, zabalik egon dira ekarpenak egiteko bideak abenduko elkartasun kanpainaren hasieratik duela gutxira arte. Hala, zenbait sarrera berezi dela medio, ia milioi bat eurora iritsi da zifra. 

Euskal gizartearen elkartasunari eta eskuzabaltasunari esker, EITB Maratoiak 20 urte baino gehiago daramatza herritarrei gehien eragiten dioten gaitzak landu eta hauen ikerkuntza bultzatuz. 

Dagoeneko begirada jarria dute EITB Taldeak eta egitasmo honetan parte hartzen duten osasun eta ikerketa alorreko erakundeek hurrengo elkartasun kanpainan. Minbizia izango du ardatz 2023ko EITB Maratoiak.