cerrar buscador

Glasgowko klimaren goi-bilera 2022: eduki bereziak eta bizikleta ibilbidea

#EKIN_KLIMA

12:28

#EKIN_KLIMA

#EKIN

Aurten ere EITBk #EKIN_klima kanpaina jarri du abian

EITB Media

Urriaren 24an ospatuko den Klima Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Egunaren karietara, herritarrak larrialdi klimatikoaren eta berotze globalaren ondorio eta arriskuez kontzientziatzea du helburu.

  • #EKIN_klima kanpainako irudia

    #EKIN_klima kanpainako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Klima aldaketaren erronkari aurre egitea helburu duen #EKIN_klima kontzientziazio kanpaina jarri du abian EITBk bigarren urtez. Guztioi eragiten digun kausa sozial honi ekarpen berezia egingo dio gure ikus-entzunezko taldeak Klima Aldaketaren Aurkako Nazioarteko Egunaren ingurumarian. Kanpainaren helburua da herritarrek larrialdi klimatikoaren eta berotze globalaren ondorio eta arriskuez kontzientzia hartzea.

BBKrekin gaiaren inguruan EITBk duen aliantzaren emaitza gisa, hainbat bideo izango dira ikusgai urriaren 17tik 28ra "Eguraldia" tartearen amaieran. EITBko aurpegi ezagunek grabatutako bideo horietan, gomendioak ematen dira: ura aurrezteko, janaririk ez xahutzeko, gauzak bota beharrean konpontzeko, bertakoa eta garaian garaikoa kontsumitzeko… Andoni Aizpuruk, Africa Baetak, Sara Gandarak, Julen Telleriak eta Sua Enparantzak emango dizkigute aholkuak. Aipatutako bideoak EITBren webgunean eta sare sozialetan ere zabalduko dira.

Halaber, urriaren 24an eta 25ean, The water guardians eta Blue dokumentalen aurrestreinaldia egingo da Bilboko BBK Salan EITBren eta Mendi Film jaialdiaren eskutik. Lehenengoak munduaren inguruan bidaia bat egiten du, gure baliabide baliotsuena eta gero eta urriagoa den uraren aldeko ekintzaileak diren pertsonak ezagutzeko. Cedric Leprettre, Basile Rose eta Alex Gary dira ikus-entzunezkoaren egileak.

Biharamuean, Blue filma proiektatuko da. Karina Holdenen lan horrek ozeanoaren sakonak aztertzen ditu, hainbat espezieren habitata suntsitzea ekarri duten aldaketa ekologikoak eta industria-kutsadurak erakutsiz.

Eduki bereziak "Eguraldia" saioan

Eguraldiko lantaldeak urriaren 24ko asterako klima aldaketaren inguruko erreportajeak prestatu ditu. Alde batetik, Carlos Uriagereka Bizkaiko Foru Aldundiko Baso zuzendaria elkarrizketatuko dute. Zuhaitzek aldaketa klimatikoaren aurrean duten garrantziaz galdetuko diote, Euskal Herrian dauden espeziei buruz mintzatuko dira, eta mendi inguruetan ez ezik, herri eta hiriguneetan zergatik diren beharrezkoak aztertuko dute, besteak beste. 

Elisa Sainz de Murieta Basque Centre for Climate Changeko ikerlari eta UPV/EHUko irakaslearekin ere izango dira, klima aldaketaren inpaktuei, egokitzapenari eta kalteberatasunari buruzko IPCCren azken txostenaren nondik norakoak ezagutzeko. 

Halaber, June Ansoleaga Iurretako Juan Orobiogotia institutuan izango da jasangarritasunaren alde egiten duten lana ezagutzera emateko.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.