cerrar buscador

Estrategia eta kudeaketa

EITB TALDEA

Iritzia

EiTB, etorkizun partekatuko proiektu bat

M. Iturbe, EiTB-ko zuz. nagusia

2013-2016 aldirako Plan Estrategikoak EiTB berriro pentsatzera bultzatzen du, haren egiturek eta kontzeptuak, 1980ko hamarkadakoak izan ordez, egungo erronkei aurre egin diezaieten.

EITB TALDEA

Administrazio kontseilua

Gastuak doitzea eta kopururik handiena telebista edukietara zuzentzea izango dira helburu nagusiak.

EiTB Taldea

EiTBren 2013-2016 Plan Estrategikoa

EiTBko Zuzendaritza Taldea hasi da 2013-2016 Plan Estrategikoa langileei aurkezten. Horrela, EiTBk badu datozen urteetarako bere ibilbide orria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
6:02
2013ko maiatzetik irailera, EiTBko 150 pertsonak baino gehiagok eta EiTBtik kanpoko beste 50 pertsonak hartu dute parte gogoeta honetan. Administrazio Kontseiluan aztertu, eta 2013ko urriaren 30ean, Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zen.

Plan Estrategikoaren azken xedea ekonomikoki zailak izango diren hurrengo urteetan EiTBren iraunkortasuna ziurtatzea da.

Plan estrategiko horrek EiTBk zerbitzu publiko gisa duen ardurari erantzun nahi dio, eta zortzi helburu nagusitan laburbiltzen da:

1- Zerbitzu publikoaren ereduan EITB sendo finkatzea

2- Informazioan eta aktualitateko gaietan liderrak izatea

3- Euskarazko audientzia sendotzea

4- Multimedia arloan erreferentea izatea

5- "Gu"- ikuspegi partekatua lantzea

6- "Beste gu" – lankidetza sektorearekin

7- Teknologiaren kudeaketan efizienteak izatea

8- EiTBren epe luzeko jasangarritasuna

Hemendik aurrera abian jarriko dira ezarritako xedeak lortzeko beharrezkoak diren proiektuak.

Erantsita daude datorren urteetarako EiTBren proiektua laburbiltzen duten dokumentuak eta bideoa.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena