cerrar buscador

#-contrato_programa-#

Programa kontratua

Eusko Jaurlaritza eta EITB Taldearen arteko akordioa

Egun, EiTBk 2007-2010 Programa kontratua du indarrean. Eusko Jaurlaritzak EiTBrekin duen hitzarmena da. Bertan, bi alderdiek hartutako konpromisoak ezartzen dira.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Programa kontratuak EiTBri esleitutako zerbitzu publikoaren zeregina zehazten du, baita horretarako emandako finantzaketa ezartzen ere, Europar Batasunak zehaztutako ildoak jarraituta.

Zerbitzu publikoaren helburu nagusiak honako hauek dira:

- Kanal orokorrak eta gaikakoak ekoiztea, bien artean oreka gordeta. Programazioa zabala eta sinesgarria izan beharko da, komunikazio sistema osorako adibidezko azpisistema gisa funtzionatuta.

- Nazioarteko emisioak eskaintzea, euskal kultura eta errealitatea zabaltzeko, atzerrian bizi direnei arreta berezi jarrita.

- Arlo publikoari arreta jartzea: herrialdeko erakundeen eta legebiltzarraren jarduerari, herritarren hezkuntzari, gizarteko arazoei, gizarteko zerbitzuei, etab.

- Euskararen presentzia areagotzen laguntzea, komunikabideen eskaintza orokorrean.

- Euskal zinema eta ikus-entzunezko ekoizpena bultzatzea.

- Euskal ikus-entzuneko sektorea indartzen laguntzea, sektore ekonomiko estrategiko gisa.

- Aurrerapen teknologikoan parte hartzea, informazioaren gizartea bultzatuta.

EiTBren eta bere sozietateen finantza-araubidea mistoa da. Programa kontratuak diru ekarpen publikoaren zenbatekoa finkatzen du, eta balantze ekonomikoek defizitik edo zorrik ez sortzera behartzen.

Berezko finantzaketa publizitate salmentak sortutako diru-sarreren eta bestelakoen menpe dago. Beraz, urteko ustiapen aurrekontua finantzaketa misto horren arabera ezartzen da, gastua diru-sarrera baino handiagoa ez izatearen baldintzarekin.