cerrar buscador

Kudeaketa sistema

Auditoria txostena

  • 2012ko kontuak

    2012ko kontuak

    Hona hemen EITBren 2012ko kontuen auditoria txostena.

Kudeaketa sistema

EiTB Taldearen Kudeaketaren giltzarriak

EiTBren kudeaketa sistemak sari ugari jaso ditu azken urteetan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Bikaintasun eredu bat erabiliz gero, enpresa-kudeaketaren hainbat kontzeptu indartzen dira:


1. Emaitzei begirako orientazioa
2. Bezeroari orientazioa
3. Lidergoa eta koherentzia
4. Prozesuen eta egiteen bidezko kudeaketa
5. Pertsonen garapena eta inplikazioa
6. Ikasteko, berritzeko eta hobetzeko etengabeko prozesua
7. Aliantzak egitea
8. Erakundearen gizarte erantzukizuna

EiTB Taldearen zuzendaritza taldeak EFQMren eskema erabiltzen du kudeaketan. Sistema horrek bederatzi puntu hauek hartzen ditu aintzat: lidergoa kudeatzea, politika eta estrategia kudeatzea, pertsonak kudeatzea, aliantzak eta baliabideak kudeatzea, prozesuak kudeatzea, bezeroei lotutako emaitzak, pertsonei lotutako emaitzak, elkartearen emaitzak eta emaitza giltzarriak.

EiTBren kudeaketa sistemak sari ugari jaso ditu azken urteetan: "Zilarrezko Q-a" (2004), "Kalitatearen Sari Iberoamerikarra" (2006), "Urrezko Q-a" (2007) eta Enpresa Bikaintasunaren Sari Europarra (2009).

Gure sistema propioari buruzko informazio gehiago daukazu erantsitako dokumentuan.

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena