Itxi

Lan-poltsa

LAN POLTSA

ETBko Kiroletako C erredaktore lan poltsetako proba teknikoen deialdia

Probak Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egingo dira, azaroaren 27an.

Euskal Irrati Telebistak ETBko Kiroletako C erredaktore lan poltsetako proba teknikoen deialdia egin du azaroaren 27rako. Probak Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egingo dira.

Txanda bakarrean egingo dira probak, eta 08:30ean hasi eta 18:00etan amaituko dira.

Probak egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da hautagai bakoitzak bere NANa, boligrafo urdin edo beltz bat, maskara eta USB konexioa duten mikrofonodun kaskoak eramatea, DaVinci Resolve 17 tresnarekin edizio-proba egiteko (ez dira baliozkoak izango Bluetooth edo Jack konexioa duten kaskoak).

Azaroaren 22an argitaratuko da proba teknikoetan onartutako pertsonen behin betiko zerrenda, proba bakoitzaren ikasgela eta ordua adierazita.