cerrar buscador

19:55

lan poltsa

LAN POLTSA

ETBko Kiroletako C erredaktore lan poltsetako proba teknikoetarako onartuen zerrenda eta deialdia

Probak txanda bakarrean egingo dira Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, azaroaren 27an.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskal Irrati Telebistak ETBko Kiroletako C erredaktore lan poltsetako proba teknikoetan parte hartzeko hautagaien behin betiko zerrendaz gain, proba tekniko bakoitzaren ordua eta gela zehazten dituen deialdia argitaratu ditu.

Probak azaroaren 27an (larunbata) izango dira Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Fakultateko mapa erantsita dago.

Proba teknikoak txanda bakarrean egingo dira. Hautagai guztiak 08:30etik 8:50era bitartean akreditatu beharko dira Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ate nagusiaren atarian. Probak 09:00etan hasiko dira.

Hautagai bakoitzak onartuen zerrendan eta deialdi zehatzean kontsultatu beharko du proba bakoitza zein ordutan eta zein gelatan egin behar duen.

Kontuan izan:

- Bazkaltzeko tartea 13:30etik 14:30era izango da gutxi gorabehera. Larunbata izanik, unibertsitateko kafetegiak ez dira zabalik egongo. Gauzak horrela, vendingak, unibertsitatetik kanpo dauden tabernak eta fakultatean bertan beheko solairuan etxetik eramandako janaria berotzeko gela erabilgarri izango dituzue aukeren artean.

- Probak egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da hautagai bakoitzak bere NANa, boligrafo urdin edo beltz bat, maskara eta USB konexioa duten mikrofonodun kaskoak eramatea, DaVinci Resolve 17 tresnarekin edizio-proba egiteko (ez dira baliozkoak izango Bluetooth edo Jack konexioa duten kaskoak).

Honako agiri hauek erantsi dira:

-          LP 2021 2 PROBA TEKNIKOEN DEIADIA

-          FAKULTATEKO MAPA

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.