cerrar buscador

20:16

lan poltsa

HABEk eta EITBk sinatutako lankidetza-hitzarmenak jardunean dauden lan poltsetako probetan du eragina

Euskara maila egiaztatzeko azterketak HABEk kudeatuko ditu, eta gainditzen dituzten hautagaiei C1 eta C2 titulu edo maila ofizialaren egiaztapena emango die, HABEk baitu titulu horiek emateko ahalmena.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

HABEk eta EITBk 2021eko irailaren 1ean sinatutako lankidetza-hitzarmenak gaur egun jardunean dauden lan poltsetako C1 eta C2 euskara maila egiaztatzeko probetan du eragina:

- LP/2021/1 Albistegietako C erredaktore lan poltsarako probak (ETB)

- LP/2021/2 Kiroletako C erredaktore lan poltsarako probak (ETB)

- LP/2021/3 Aktualitateko D erredaktore-lokutore lan poltsarako probak (EI)

- LP/2021/4 Kiroletako D erredaktore-lokutore lan poltsarako probak (EI)

Jakinarazten dizuegu HABEk kudeatuko dituela euskara-maila egiaztatzeko azterketak, eta gainditzen dituzten hautagaiei C1 eta C2 titulu edo maila ofizialaren egiaztapena emango diela, HABE baita titulu horiek emateko ahalmena duena.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.