cerrar buscador

14:21

lan poltsa

LAN-POLTSA

Eusko Irratiko Aktualitateko D erredaktore-lokutore lan-poltsan sartzeko proba teknikoetarako deialdia

Probak Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean egingo dira, abenduaren 11n.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Euskal Irrati Telebistak Eusko Irratiko Aktualitateko D erredaktore-lokutore lan-poltsan sartzeko proba teknikoetan parte hartzeko hautagaien behin betiko zerrendaz gain, proba tekniko bakoitzaren ordua eta gela zehazten dituen deialdia argitaratu du.

Probak abenduaren 11n (larunbata) izango dira Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean. Fakultateko mapa erantsita dago.

Proba teknikoak bi txandatan egingo dira: hautagaien erdiek goizean egingo dituzte, eta beste erdiek, arratsaldean. Goizeko txandako akreditazioen kontrola 08:30 eta 08:50 bitartean egingo da, eta arratsaldeko txandako akreditazioen kontrola, berriz, 14:30 eta 14:50 bitartean.

Hautagai bakoitzak onartuen zerrendan eta deialdi zehatzean kontsultatu beharko du zein txanda, ordutegi eta gelatan egin behar duen proba bakoitza.

Kontuan izan:

- Goizeko txandan deitutako pertsonak 08:30 eta 08:50 bitartean akreditatu beharko dira Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ate nagusiaren atarian. Probak 09:00etan hasiko dira.

- Arratsaldeko txandan deitutakoak 14:30 eta 14:50 bitartean akreditatu beharko dira Euskal Herriko Unibertsitateak Leioan duen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ate nagusiaren atarian. Probak 15:00etan hasiko dira.

- Probak egin ahal izateko, ezinbestekoa izango da hautagai bakoitzak bere NANa, boligrafo urdin edo beltz bat, maskara eta USB konexioa duten mikrofonodun kaskoak eramatea (ez dira baliozkoak izango Bluetooth edo Jack konexioa duten kaskoak).

Honako agiri hauek daude erantsita:

- LP 2021 3 PROBA TEKNIKOEN DEIADIA

- LEIOAKO GIZARTE ETA KOMUNIKAZIO ZIENTZIEN FAKULTATEKO MAPA

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.