cerrar buscador

17:13

lan poltsa

LAN-POLTSA

Ordutegien oharra: EIko Aktualitateko D erredaktore-lokutore lan-poltsako probak larunbat honetan izango dira

Azken egunetako denboralea dela eta, errepideen egoera kontuan hartzea gomendatzen da, eta bidaia nahikoa denborarekin egitea, larunbat honetako (abenduak 11) Eusko Irratiko probetara garaiz iristeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EITBk jakinarazi duenez, lan-poltsetako proben prozesuarekin zerikusirik ez duten egoerek ez dute eraginik izango prozesu honetan aurreikusitako data eta epeetan. Beraz, hautagai guztiei gomendatzen zaie neurri egokiak har ditzatela probetan garaiz eta behar bezala parte hartzeko.

Kontuan hartu:

Azken egunetako denboralea dela eta, errepideen egoera kontuan hartzea gomendatzen da, eta bidaia nahikoa denborarekin egitea, probetara garaiz iristeko. Goizeko txandako akreditazioen kontrola 08:30 eta 08:50 bitartean egingo da, eta arratsaldeko txandako akreditazioen kontrola, berriz, 14:30 eta 14:50 bitartean. Probak 09:00etan eta 15:00etan hasiko dira, hurrenez hurren. Puntualtasuna eskatzen da, egiaztapenerako aurreikusitako denborak eta probak hasteko ordutegia beteko baitira.

Iruzkinak

    • Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu Newsletterrean!

      Harpidetu EiTBko Newsletterrean eta eguneko albisterik garrantzitsuenak jasoko dituzu zure ordenagailu edo mobilean.