EITB TALDEA
EITB 2030 ESTRATEGIA
Abian da Orain.eus, EITBren albiste-zerbitzu digital berria
EITB Media
4.000.000 erabiltzailetik gora dituen EITBren unibertso digitalera batu den espazio digital berria da Orain.eus. EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan aurkeztu da asteazken honetan.
-
ORAINen aurkezpena, ekainaren 25ean
Ekainaren 18tik, ORAIN EITBren albiste-zerbitzu digitalak espazio berria dauka, Orain.eus. Bertan bat egiten dute EITBren betiko informazio-zerbitzuen zorroztasun eta hurbiltasunak. Webgune berrian gaurkotasunari buruzko albisteak daude, euskaraz eta gaztelaniaz, bideoak, argazkiak, streamingak eta askoz gehiago, diseinu berri, moderno eta orekatu batekin.

Arantza Ruiz eta Oihane Mateos
Dagoeneko martxan zegoen Whatsapp bidezko abisu zerbitzuaz gain, appa (EITB Albisteak appa ordezkatu du) ere eskaintzen du ORAINek. Bertan, jakinarazpenak aktibatu ahal izango ditu erabiltzaileak mugikorrera edo tabletera, eta gaika bereizi. Halaber, formatu laburreko bideoak ikusi ahal izango dira nabigazio bertikalean, baita nabarmentzekoak diren historiak ere, Stories izeneko moduluaren bitartez. Horrez gainera, aukera eskaintzen du EITBko albistegi zerbitzuen emanaldi garrantzitsuenak streaming bidez jarraitzeko, eta argitaratutako azken edukien berri izateko, Azken berriak izeneko atalaren bitartez.
Dagoeneko 4.000.000 erabiltzailetik gora dituen EITBren unibertso digitalera batu den espazio berria da Orain.eus. PRIMERAN, MAKUSI eta GUAU plataformek 220.000 harpidedun batzen dituzte, eta horietako % 40k 35 urte baino gutxiago dute. Horrenbestez, komunitate gaztea da. Plataformek 12.000 ordu baino gehiago eskaintzen dituzte euskaraz, hots, edukien % 65. Hilero kontsumitzen den edukien batez bestekoa 100.000 ordukoa da.

Andoni Aldekoa
ORAINen aurkezpen ofiziala asteazken honetan (ekainak 25) egin da, EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Ekitaldia streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izan da, eta bertan parte hartu dute Andoni Aldekoa EITBren zuzendari nagusiak eta Arantza Ruiz Albistegietako zuzendariak. Espazio digital berriaren nondik norakoak eman dituzte, halaber, Iker Gonzalez koordinatzaileak eta Oihane Mateos Digitaleko Albistegietako buruak.

Iker Gonzalez